Ir al contenido principal

EL INTÉRPRETE






Pasa dan zapatuan “El intérprete” ikustera joan nintzan Mondragoira; ez neban antzezlanaren barri handirik, bakarrik telebisinoian ikusitako erresumen bat. Erreportaje batean agertu zan  izugarrizko “exitoa” izan ebala Madrilen errepresentazino honek, gauero teatroa beteten zala jendez, itxuraz antzezlanak ikusleen nahia asetzen eban halako baikortasun kuttuna euregantuz,  ikusle guztiek asientotik altxa eta dantzan amaitzen ebela sekulako enpatiak  atrapauta. Hara, pentsau neban neura golkorako,  obra horrek izango dau aparteko gaitasunen bat magia sortzeko, ikuskizuna erritual bihurtzeko… Zelako polita dan funtzinoa  amaitu eta  ikuslea esker ona ezin azalduta, emozionauta,  bere abrigoa janzten ikustea kale gorrira bueltau aurretik, holakoetan "eta orain errealitatera bueltau beharra be",  leidu ahal jako esker oneko espektadoreari !

Zapatuan ikusitakoak neure espektatiba guztiak bete ebazan, ze amaitu  zanean funtzioa jendearen esker ona halako ondo pasatzeagatik nabaria zan. Sekulakoa!, ze ona! Zenbat iraun dau? Bi ordu! Zelako aguantea, bi ordutan parau barik ibili da kantaten, gainera ahots izugarri ona dauka. Nik ez dakit zelan aguantau leikean bi ordu gelditu barik dantzan eta kataten. Telebisinoko programa batean agertzen zan, uste dot dantzaria dala formazinoz, fenomenala izan da.

Letra hauek eskribitzerakoan neure buruari preguntauten deutsat zelan aztertu neikean antzezlan bat daukan magia zabalduz, gehituz, handituz, ze sentidurik ba ahal dauka sorturiko indar positiboa desegiteak ? Ez, ze ez daukat horretarako deretxorik, eta obraren bidez jasotako bozkarioa nigan iraun dagiala nahi dot. Bai, eta ahal izan ezkero zuri irakurle transmititu sentidutakoa, zuk be jaso dagizun neure impresinoia eta “El intérprete” gogo biziz ikustera joan umeek moduan disfrutauteko pare ba ordutan. Zein naz ni inori bi orduz ondo pasautea galerazotzeko? Magia zabaldu behar da, ez frasko txikitan gorde negozioa egiteko!





Ikuskizuna istorio simple batean oinarritzen da: antzezlea bederatzi urteko ume koskor bat lez  azaltzen jaku bere amets eta nahigabeak kontatuz, etxean eta eskolan guztiz ondo moldatzen ez dan haur bat da. Seme bakarra izanik, daukan munduaren perzepzioa gurasoekin ezin dau bizi, eta isolamendu hori eskolan handitzen da, arrarotzak daukie eta. Beraz, mutikoa, bakarrik, barne munduan murgildua dago: bere ilusizioa kantante ospetsua izatea da, horregatik konturatzen da lagun inbisibles inguratua dagoala eta hauei abestuz bere bakardadea sekulako arrakasta bihurtzen dala. Kontakizun hau oinarri dauala hasten da ikuskizuna, eta hasiera batean bere istorio emozionala zelan aldatuz joan zan kontauko deuskula pentsatu baneban be, gero konturatu nintzan garapen hori bizitakoaren narrazioan baino, kanten bidez azalduko ebala. Obrak 1984. urtea abiapuntu eta amaiera badau be, antzezleak bederatzi urtetako mutiko koskorra dau erreferentzi,  kantak 90. hamarkadan zein 2000. urteetako mobidan be entzun eitekezan klasikoak izanik, abestutakoak narrazioa gainditu eta beste perspektiba bat eskeintzen dau. Hasiera batean musika moldatuz  errepertorioa bere letrekin gauzatzen badau be, gero hasi Chavela Vargasekin eta bata bestearen atzetik, Camilo Sesto, Janis Jopling,  Lou Reed,  Rolling Stones, David Bowiekaz besteak beste jarraitu eban ikusleon gozamenerako.

Niretzat mugarria ikusleok be dantzan egin ahal genduala adierazi ebaneko momentua izan zan, derrepentean jendea altxau eta bere lekutik mugitu barik dantzan hasi zalako. Orduan antzezlearen beharra aldatu zan, bapatean zeremonia maisu lez azaldu jakun eta ikuskizuna erritual bihurtu zan. Niretzat ikusleok ondo pasatzearen arrazoia da ikuskizuna aurkezlearen berezko kualitateetan oinarritzen dala. Bi orduz ondo baino hobeto mugiduten da, dantza eta mimoa uztartuz ahots on eta potente bategaz, Asier Etxeandiak kabaret edo musika ikuskizun bateko izarra izatea berezkoa dauala nabarmen gelditu zan. Gainera istoriak duen enpatia nabarmena da, ikusleok sinesten dogu lagun inbisibleak garela,  eta isolatua dagoan mutil koskorrari lagundu nahi deutsagu, ze geuk be izan dogu geure ilusiotxoa, momentu latzenetan indartu gaituena eta aurrera egiten lagundu. Zergaitik ez dautsat nik ba lagunduko paretaren kontra abandonatua dagoan mutiko horri?, ze ni neu be holan egonez gero lagundua izatea gustauko leustake, hortxe da enpatia.


Sarri planteamendu sinpleenak mekanismo konplexuena dabe, horregatik gaitza erraz zuzentzen daualako, berez dauan zailtasuna izkutatuz lagungarri dalako, sinpletasuna aterik pisutsuena zabaltzen dauan giltza da: jarri neure lekuan eta ulertuko nauzu, lagundu neure ametsa egi bihurtzen eta konturatuko zara ametsak egi bihurtu litezkeala. Benetan eskertzekoa da azken batean azaltzen deuskuna, edozein behar norbere barrutik aterata, ona dala sinistuta, beti be  eraginkorra izango da, batez be helburua ondo pasautea bada, txapela kentzekoa,(eta ni bere lagun inbisiblea, horixe suertea  izan dodana). Lagun,  ahal izan ezkero joan “El intérprete” ikustera ez zara damutuko eta.






Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en...

LA TORRE DE SUSO

Después de pasar los últimos diez años en Argentina, el bueno de Cundo vuelve a su pueblo en la cuenca minera de Asturias para asistir al entierro de su mejor amigo, Suso. Al parecer, Cundo se fue del pueblo para iniciar una nueva vida, en su primera juventud vivió al límite (dicen que se metía de todo) hasta que un buen día se marchó. Atrás quedaron su familia, sus amigos y su tierra, en cambio, su mejor amigo, Suso, no  se  fue con él, se quedó verlas venir. Después de diez años uno ha muerto y el otro todavía no ha encontrado el sosiego necesario para rehacer su vida. La película La torre de Suso es tanto una historia de reencuentros, de dolor y espíritu de superación, un homenaje   a los amigos que se  quedaron  en el camino, como un grito de  solidaridad a aquellos que por su  situación  temen inicar una nueva vida. La historia emociona, está rodada para los que  nos fuimos  y  para los que se quedaron en el pu...

LO QUE HAY QUE VER SEGÚN EL PAÍS

Vida dura la de Los vengadores. De acuerdo, tienen súperpoderes. Pero no pueden descansar un rato sin que les salgan enemigos a cada vuelta de la esquina. En 2015 los héroes de Marvel tendrán que enfrentarse en la gran pantalla al terrible Ultron, en la esperadísima secuela de Los vengadores. Pero, en la batalla por la taquilla, Capitán América y compañía combatirán contra el regreso de titanes y pesos pesados. Ante todo, vuelven los Jedi, a nueve años de su última aparición. Habrá que esperar hasta diciembre para Star Wars: El despertar de la Fuerza, séptima entrega de la saga galáctica, de J.J. Abrams, con el reparto original, el Halcón Milenario y estrellas como Andy Serkis o Lupita Nyong'o. En otro año hollywoodiense de más secuelas y adaptaciones que nuevas ocurrencias Colin Trevorrow dirige el regreso, en junio, al Parque Jurásico. A dos décadas del filme original, Jurassic World es el sueño cumplido de John Hammond. Hasta que algo se tuerza y aparezcan nuevos...