Ir al contenido principal

ALFREDO RODRÍGUEZ HIRUKOTEA



                                                                                                
                                                                                                                                      2011-07-15


Atzo  arratsaldean Gasteiz Printzipal antzokian Alfredo Rodriguez Hirukotea ikusteko aukera izan neban, eta esan neike aspaldian ikusi dodan kontzerturik onena izan zala. Ni ez naz jazz musikean aditua, gustatzen jata eta sarritan entzuten dodaz garai eta instrumentu desberdindun jazz taldeak, horregatik aurreko batean autoan Ondategitik Gasteizera nihoala irratian entzun nebanean Alfredo Rodriguez Hirukotearen musikea ezin ebela jarri, ze oraindik diskarik ez ebela merkatuan, baina Quincy Jonesek pertsonalki Añuari gomendatu eutsola musikari hau festibalerako, esan neban neure golkorako besterik ez baneban hirukotea entzutera joango nintzala.


Quincy Jones konpositore eta tronpeta jole ospetsua izan da jazz munduan, gerora ekoizle lanetan aritu bada ere. Kasualitatez irratian duela pare bat hilabete bere arregloekin moldatutako musikea entzuteko aukera izan neutsan jazz orkesta bati.  Niri gustatzen jata Q. Jones Freddie Hurbbadekin eginiko lanagatik, ze trompetista honen mirezle sutsua naz. Kuriositatea biztu jatan,  irratian esan eban esatariak Quicy Jones aspaldian gehien harritu dauan pianista A. Rodríguez  zala, itxuraz alkar ezagutu eta gero harremana estutu eben alkarregaz proiektu desberdinak gauzatuz.


Pianoak,kontrabaxuak eta bateríak jazz taldeen erritmo sekzinoa osatzen dabe, konpasa eta melodía batzen dira hiru instrumentu hauetan kontrabaxuak piano eta bateriaren uztartze lanean erritmoa markatzen dauala. Atzoko saioan Alfredo Rodriguezek pianoan, Henry Colek baterian eta Reiner Elizardek kontrabaxuan euren maisutasunaren berri emon euskuen. Izugarri gustau jatan, hasieran Alfredo Rodriguezek bakarkako oberturaz gozatzeko aukera emon euskun, hasiera honegaz tonu bat markau eban, ze  daukan oinarri klasikoaren berri emon eban:  impresionismotik at dodekafonismoaren oihartzuna nabari zan bere musikan. Niri gustau jatan baina konpasean zelako musika egiten eban entzun  nahian nengoan.


Izugarria izan zan, Alfredo Rodriguez pianoan maisuki azaldu zan, baina beste biak be  ez ziran atzean geratu, niri bereziki batería gustau jatan, Henry Cole ze fenomenoa.  Rodriguezen eta Coleren arteko sendotasunak atrapau  ninduan, beti ere Kontrabaxuaren laguntza gutxietsi barik.  Rodriguezek eta Colek konpasa luzatu eben maisuki  beti be indar eta espresioaren alde. Hasiera batean jotzeko modu hau  matizik bakoa begitandu jatan, baina gero hedatutakoa konpas aldaketa batean biltzen eben detailean  indar izugarria jarriz, aspaldian nabaritu dodan zirrara  tinkoenari eusteko.


Rodriguezek dauan pianoa jotzeko erak B.Powell , T.Monk eta Chick Corea gogorarazo eustan, batez be eskala altua erabiltzeko joeragatik, melodiaren gainetik espresibideak  izugarrizko indarra hartzen dauala. Piano, kontrabaxu eta bateriaren arteko musikak atrapau ninduan hain sakon momentu batean begiak itxi behar izan nebazala bere esanguran azaltzen eben guztia jasotzeko. Batez be bolero trazako  erritmo latinoak toke minimalista batekin soinuaren oinarrira eroatea lortu ebenean,  bazirudien musika xuxurlatzen euskula, dantzan bikoteari gerritik eutsi eta bere usaina nabari dugula desio berbak belarrira esaten deutsagunean lez.


Zeozerk harritu baninduan atzoko kontzertuan,  musikak sorrarazten eban gertutasuna izan zan, zelan birtuosismoak kontenzinoian indar izugarria hartzen dauan gorputzeko pultzazinoekin bat egiten dauala. Henry Cole bateria izugarri gustau jatan jazzaren oinarrira eroan nindualako,  konpasa nola markatzen dauan izugarria da. Azken batean,  artean  maisutasuna  oinarritik trebetatuz estilo pertsonal bat lantzea bada, Colek soinua biltzen eban erritmo sakonera, bizi irauteak azaltzen dauan espresabidera,  horrek suposatzen dauan samin eta harrotasun guztiakaz; benetan ederra musikak iragana eta gaurko espresabidea eskeintzen dauenean, halako zirrara sakon batek atrapaten gaitu sentipena  humilduz,  bizitzara tinko lotuak sentiduten gara eta.  Alfredo  Rodriguez Hirukotea ikusteko aukera baduzue joan, ez  zarie damutuko eta.

Imanol Ibaibarriaga

Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en...

LA TORRE DE SUSO

Después de pasar los últimos diez años en Argentina, el bueno de Cundo vuelve a su pueblo en la cuenca minera de Asturias para asistir al entierro de su mejor amigo, Suso. Al parecer, Cundo se fue del pueblo para iniciar una nueva vida, en su primera juventud vivió al límite (dicen que se metía de todo) hasta que un buen día se marchó. Atrás quedaron su familia, sus amigos y su tierra, en cambio, su mejor amigo, Suso, no  se  fue con él, se quedó verlas venir. Después de diez años uno ha muerto y el otro todavía no ha encontrado el sosiego necesario para rehacer su vida. La película La torre de Suso es tanto una historia de reencuentros, de dolor y espíritu de superación, un homenaje   a los amigos que se  quedaron  en el camino, como un grito de  solidaridad a aquellos que por su  situación  temen inicar una nueva vida. La historia emociona, está rodada para los que  nos fuimos  y  para los que se quedaron en el pu...

LO QUE HAY QUE VER SEGÚN EL PAÍS

Vida dura la de Los vengadores. De acuerdo, tienen súperpoderes. Pero no pueden descansar un rato sin que les salgan enemigos a cada vuelta de la esquina. En 2015 los héroes de Marvel tendrán que enfrentarse en la gran pantalla al terrible Ultron, en la esperadísima secuela de Los vengadores. Pero, en la batalla por la taquilla, Capitán América y compañía combatirán contra el regreso de titanes y pesos pesados. Ante todo, vuelven los Jedi, a nueve años de su última aparición. Habrá que esperar hasta diciembre para Star Wars: El despertar de la Fuerza, séptima entrega de la saga galáctica, de J.J. Abrams, con el reparto original, el Halcón Milenario y estrellas como Andy Serkis o Lupita Nyong'o. En otro año hollywoodiense de más secuelas y adaptaciones que nuevas ocurrencias Colin Trevorrow dirige el regreso, en junio, al Parque Jurásico. A dos décadas del filme original, Jurassic World es el sueño cumplido de John Hammond. Hasta que algo se tuerza y aparezcan nuevos...