Ir al contenido principal

GONBIDATUAK EZ GONBIDATUA







Gai-jartzaileak jarri badu gonbidatuak eta ez gonbidatua zerbaitegatik izango da.

Ez naz bertsozale amorrotua, baina bertsoek emozinaten nabe, bapatean botatako bertso eder bat izan liteke konpartitu ahal dan momenturik politenetakoa, ze entzuten dauanak zuzenean bizitzen dau lagunak doinuz eta berbaz  azaldu nahi dauana. Urtean zehar ez dot ikusten “Hitzetik Hortzera” telebista saioa, eta sarri , munduko errespetu osoz,  euskal kultura bertsoetara mugatzen dan sentsazionak itoten nau. Halan da be, neure utzikeria onartuta, bertsolariak eta bertso mundua neure kulturaren parte bat dala sentiduten dot eta mirezmenez onartzen dot jende asko sekulako beharra egiten dabilela bertso eskolekin eta bertso mundua sendotze lanetan.

Emozionaten naben bertsoetatik aparte, euskaren erabilera dala eta, bertsolaritza ezinbesteko erreferentzia da niretzat. Bizkaiko bertsolaritzak  bizkaiera jantziaren errekuperazioan egiten dabilen beharra etorkizunean bakarrik neurtu ahal izango da. Berezko dogun hizkuntzatik ez bagara abiatzen euskara arrotz bihurtuko jaku, hizkuntza indartu beharrean ahulduko dogu. Bizkaieraz bertsotan egiteak frogatzen dau ahozko hizkera  baturako zein erraz  moldatu ahal dan. Euskara estandarrak oraindik ez deutsa  mendebaldeko hizkerari  ekin eta euskal hiztunen ia erdiak bere berezko hizkuntza  erabilera: lexikoa, esamoldeak, morfosintaxi hainbat atal eta  sustraitutako maileguak, besteak beste, batuan ez dauz jasota ikusten.









Bueno betiko alperriko diskurtsoa…, arrazoiak arrazoi bertsolaritzaz gogoeta egitean, mundu horretatik  kanpo sentitu arren, deutsedan mirezmena aitortu beharrean sentiduten naz. Horregatik sufriduten dot sarritan ikusita ze exigente bihurtu ahal garan bertsolarien beharra baloratzean, itxuraz bertsoa perfekzio matematikoaz neurtzen  da, badirudi bertsolaritzaz gabilzala zientzia kuantikoaz ari garela ze bertsolariei eskatzen jakena ez da beste inongo alorretan ikusten. Berez euskaldunon izakeran lehia ezinbestekoa bada be, niretzat sortze mundua lehiaz haratago ulertu beharko litzateke. Antzerki obra bat, edo kanta bat gogoko izateko ez da beharrezkoa ziurtatzea egile bat bestea baina hobea dan ala ez. Bertsolaritzan, ostera, ziklistekin lez gertatzen da, etapa osoak ez daukala metara aileagatu osteko sailkapenaren balioa,  baina bertsolaritza lehia ala sormen lana da?

Dana da mediatikoa, beharbada  hainbesteko lehia izango ez balitz denek ez leukie edukiko aukera berak, doinuak ez litzatekez berrituko,  bertso zailenak ez leukiez erabiliko, tradizioa eta berrikuntza ez litzaketez uztartuko, eta azken finean bertsolaritza ahulduko litzateke. Baina ze prezio ordaindu behar dabe bertsolariek? Atleta profesionalek lez  Euskadiko txapelketan parte hartzen dauanak behin, fenómenoa ez bada, oso gaitz du hurrengoan parte hartzeko, itxuraz txapelketak gazte kontuak dira. Ez dogu bertsozaleok 50 urtetik gorako bertsolariez gozatzeko eskubiderik Euskadiko Txapelketa batean,  igual horretarako daude bertso afariak, tira...

Uste dot beste bertsozaletasun bat bultzatu beharko gendukeala, lehiakortasunean ez hainbeste zentratua, batez  be lehiakortasunaren parametroak mekanikoak direnean, kuantikoak ez esateagatik. Gaur arratsaldean Interneten bidez jarraitu dot  Murgian antolatutako Euskadiko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa (final aurrekoaren aurrekoa uste dot) eta harrituta utzi nabe saioa aurkezten ebenak. Uste dot bertsoak aurkezterakoan baikortasunetik eta sormena ahalik eta zehatzen azaltzetik eskeini behar direla azalpenak. Ezinezkoa begitantzen jat ezkortasunetik aurkeztea  saioa, hau da, balorazioa egiterakoan huts egitetik abiatzea. Simplea badirudi be, boteila erdi hutsik ala erdi betea ikusteak,  errealitatearen ikuspegi  ezkorra ala baikorra aukeratzeak, balorazioaren nondik norakoaren barri emoten deusku, ezinbestean konpromizo bat, inplikazino bat azaltzen dogu. Norbait bazkaltzera gonbidatzen bada,  hainbeste iluzioz sukaldatutakoa aitzakiz, imintzioz, gestu zatarrez errefusatzen badau, berba onak erabili arren, gure lanaren eta bestearen irizpidearen artean aukeratu beharko dogu (Sinestezina, gonbidatu dot eta bere amak etxean egiten deutson zapore berberagaz ez dodalako egin, dana janda be,  jatekoa ez dagoela ona esan deust). Ez dot ulertzen sortzaileen lana hain ezkor eta zital baloratzea legezkoa danik,  bapatekotasunak daukan mugak  lehia kontua izango balitz lez planteatu eta ehundakako lagunen aurrean bapateko lana balioztatzeko irizpide mekanikoekin txikizioak egitea txarto begitantzen jata. Ziur bertsoak balioztatzerakoan baikortasunetik abiatuz aurkezle-adituak, erritmoa, doinua, hitzen aukeraketa, tradizioa, ikuspuntuaren trataerak , lehia isladatu ahal dauela gutxiespenik barik. Norbaitek esageratzen nabilela pentsaten badau hara kartzelako bertsoak botatzerakoan  zuzenean bertsolarien lana aurkeztu eta  baloratzen ebenak esandakoak:

-Beñat Gaztelumendik ongi egin du, baina gaia ”prest duzu dena, gonbidatuak falta dira” izanda (esango du bere kartzelako lanaren kontra jarduten dudala)  ez du kontuan izan ama aipatzean ez dela gonbidatua; gainera, kopuruaz ere ez du erreparatu, gonbidatuak bat baino gehiago dira, bestela asmatu dudalakoan nago.

- Silbeirak ez du asmatu saioan zehar, saioan deseroso aritu da. Gustatu zait hasierako bertsoa, baina gero gehiegi luzatu da asmatzerakoan, elkarri begiratuta ez diogu ongi ulertu.

-Mendiluzek ere zerbait galdu du, aukeratu dituen bertso moldeek kalte egin diote, Mendiluzeren lana mokofinentzako da, zalantza txikia izan du bertso ebakeran, eten txiki bat ere egin du. Igor Elorzak eginiko lana gogoan eduki duelakoan nago, mikroistoria. Gainera gaiak gonbidatuak aipatzen ditu eta Aitorrek bakarrik bakarra aipatu du, ni gai jartzailea naiz eta gaia zuzenean ez betetzea zorrotz balioztatu behar dela uste dut.

-Aitor Agirrek orain arte la ona egin du, ea asmatzen duen halako kolpe bat ematen orain. Izan du halako gozamen bat, behar bada sakontasun pixka bat falta zaio, detaile errealak erabiltzea eskertuko nizkion, baina…

-Sustrai Kolinak ez du  lan borobilik egin, ale on batzuk utzi ditu, seiko motzean oso ongi, zentratua. Zergatik egin zait bere kartzelako lana hain gozagaitz? Ez du asmatu, bertso batzuk ezin dira telebista izenarekin amaitu, joku polita  heriotzarena,  bertsoak ekarri  ditu, baina ez du gozatu


-Fredi Paia bera da saioa altzarazi duena, gustatu zaizkit puntu-erantzunak, zortziko txikia. Doinu aukeraketa ez du egokia egin Mendiluzerekin batera.  Lehenengo bi bertsoak kartzelakoan gustatu zaizkit, satira moduan eginak ziren eta, hirugarrenean  , ordea, frenadaz pasatu da.

Harrigarria begitantzen  jata hain zorrotz irizpide ezkorrak ematea, beste modu baikor batean, ez hain mingarrian,  iritzia eman litekeenean. Ez naz konforme baloratzeko erabilitako iritziekaz kenketan oinarritzen badira, gehiketan ere bakoitzak eginikoaren arabera  irabazlea nor izan leikeen esan ahal bada, saio bukaeran irizpide beretik segidu dabe:

Gaurko  sei bertsolarietatik bostek lortuko dute klasifikatzea, gaurkoan  pisua ofizio lanetan egon da, puntu erantzunetan,  eta Sustrai nagusitu da. Izenak ikusita final aurrekoetan gazteak izango dira, seinale ona da.  Orokorrean saio ona izan da,  ofizioetan erabakia. Silbeirak ez zuen bere burua  bertsotako gaur, gainontzekoek aukera dute final aurreko txukuna egiteko. Izen handiak kanpoan geratu dira, baina bizilegea da, zazpi lekuak betetzeko  gainontzekoak kanpoan geratu behar, bizilegea da hainbeste bertsolari on ditugu eta.

Esan beharrean nago gai-jartzaile naizen aldetik, bertsolariei kartzelako lanean   gonbidatuak eta ez gonbidatua jarri badiete zerbaitegatik izango dela.

Gai-jartzaile hau Euskadiko Bertsolari Txapelketako kanporaketen  ahotsa bada, bertso eskoletan lan egin beharko dabe bai, ze finalean 50 urteko bertsolaririk ez da ikusiko. Lehiaketak bertsolari helduak erretzen dauz. Gainontzeko alorretan gertaten ez dana pasaten da bertsolaritzan, urteetako jakituriak ez dauala bertsolaritza txapelketarako balio, zergatik izango ete da? Gonbidatuak bestela etorriko litzatekez entzutera? Gonbidatuak eta ez gonbidatua.







Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en la

SABRÁS QUÉ HACER CONMIGO

SABRÁS QUÉ HACER CONMIGO Me sorprendió la película “Sabrás qué hacer conmigo”,  me pareció una lección de buen cine, pues sin grandes medios demuestran que se puede hacer una buena película, y sobre todo porque es un canto a la vida, de cómo hacer frente a las dificultades sin dejarse llevar por el dolor. Se narra la historia de amor entre un hombre y una mujer, y se reflexiona sobre el sentido de la existencia, ya que ambos personajes  están marcados por su relación con la muerte. Nicolás Nicolás le entra de una manera descarada a Isabel en el hospital  y  surge una mágica historia  de  amor  que les permite darse sosiego el uno al otro. Nicolás no queda fascinado de Isabel únicamente por su belleza, también  porque de una mirada sabe leer la verdad que esconden sus fotografías, el  secreto que  condiciona su vida, pues hay una complicidad entre ambos que les atrae y el azar afianza, como si estuviesen hechos el uno para el otro. Ella es más explosiva, necesi

LAS DIEZ MEJORES PELÍCULAS SOBRE SEXO, SEGÚN EL BFI (ENFILME)

http://enfilme.com/notas-del-dia/las-10-mejores-peliculas-sobre-sexo-segun-el-bfi El erotismo en la pantalla grande, su seductora representación en el cine, ha quedado plasmada en filmes softcore como  Emmanuelle  (1974) o hardcore como  Deep Throat  (1972). Más allá de los desnudos, o el sexo explícito, estas películas buscan explorar las pasiones humanas en su totalidad. Al momento de su estreno causaron polémica por el tratamiento integral de la sexualidad que desarrollan en sus tramas. Con el lanzamiento de  Nymphomaniac   Vol. 1 y 2 , en  BFI Player , el equipo del British Film Institute se dio a la tarea de seleccionar en un Top 10 las mejores películas sobre sexo. El ranking abarca cintas de la década de 1940 al 2000. Aunque pueda creerse que el exceso de exposición de desnudos y libido en el cine actual nos ha vuelto inmunes o insensibles a imágenes sexuales, la atención que los medios le dieron a  Nymphomaniac  demuestra que todavía hay algo que todavía falta por exp