Ir al contenido principal

UDAKO IRAKURKETAK: AUTOKARABANA

Fermin Etxegoienen Autokarabana irakurtzeko astia izan dut, eta  zenbat disfrutau dudan! posgarria da konturatzea  badala erralitatearen ikuspuntu pertsoanalak zenbat eman lezakeen  konturatzen denik. Berez literatura ez da kontatzeko modu bat baizik, errealitatea geureganatzeko era bat baino ez, eta Fermin Etxegoienek Autokarabanarekin hori lortzen duelakoan nago.

Liburua irakurtzen hasi eta  ez nintzen bapatean murgildu, adineko gazte bat bere bikotearekin separatuta  bizitzari aurre egin beharrean… bueno,  baina momentu batean honako definizio zitalarekin aurkitu nintzen: “(Autokarabana) erostea proposatu nion emazteari eta berak barre egin zidan aurpegira. Kezkagarriena zen algara etsi hartan mesprexua eta errukia nahasten zirela. Mesprexua nirekiko eta errukia berekiko” Bapatean, konturatu nintzen ikuspuntuaren sakontasunaz, zelan errealitatea  barne saminaren islada baino ez zen. Baina errealitatea interpretatze  honek pertsonaiak bizitakoaren arabera zela argin zegoen,  onerako zein txarrerako egunerokotasunari zelan aurre egin egoeraren morroi izan barik,  denoi pasaten zaigun moduan.



Hasierako orri horietan Bilbo erreferentzi agertzen zaigu, eta bere ibilbide pertsonalaren berri ematen digu  “Putrearen Kobratzaile” enpresan eginiko lana erreferentzi hartuta. Azken batean denok ez ahal dugu lehenbiziko lanen bat, gure nortasuna eta egiteko eraren berri ematen duena? Ni baietzean nago,  beharrean hasi zen hiri horretan sustraitzeko ahalegina egin zuen: herrikide gehienentzat Bilbo deslekua zelako orduan eta orain, eta  distantzia hartze horrek bere ikuspuntua zorroztuko du,  inguruaz askoz ere kritikoagoa azalduz. Bilbora ezkondu eta herrira bueltatu beharra izan zuen banatutako aita gazte baten peripezietan oinarritzen da liburua; hiri handia deslukua bada, protagonista bera ere bere lekua ezin bilatuta dabil,  betiko  gizon gazte izatearen pribilegioari ezin eutsita.

Hasierako aurkezpenen gaiztotik,  bere alabarekin gabonak pasatzera doan aita banatu baten ahotsaz aurkitzen gara. Momentu kritikoa bizitzen ari den ahotsaz, horregatik, dena bere kontra dagoelako,  ahalegintzen da errealitatea bere nahietara moldatzen, zelan bestela ba? Horixe bera da guztiok nahi doguna, baina gure protagonista bereziki azkarra denez, ingurua inplikatzen du biktimismo zuriketan: gurasoak, lankidea, neskalaguna… Jim Thompsonen “1280 arima” liburuko txerifaren ahotsa etorri zait gogora liburua leitzean, ze errealitatearen zurrunbiloak noraezean darabilen pertsonaia batetik, konturatzen gara konfliktoak protagonista berak  probokatzen dituela  bere nahiak asetzeko.  Maisutasuna kontatzeko eran dago, ahots narratiboan,  eta Goietxenek ironiaz, bigarren zentzuak maisuki erabiliz, errealitatea sufritu eta bereganatu nahi duen  berrogei urteko lagun baten erretratu ahaztezina eskeintzen digu.

Berekoia izaki, protagonista bere  obszioek ezin dominatuta dabil: erretzearena, bidaiak harat eta honat herria beti zentrua dela, baina nork ez du identifikatzen gaituen obsesiorik? Ez da erreza bizitzari aurre egitea  bikoteak paretaren kontra burua joz etsipenetik askatu nahi badu, ez horixe; hala ere gure protagonista erredun sentitzen da, bere gizon eskubideak bikotearen gainetik jarri zuelako: eguneroko gauza txikietan, gehien- gehienetan emazteak baino adore gramo bat gutxiago jartzen nuelako.



Duen egoera gutxi balitz, gabonetan  beste arazo bat du, barriro ere banaketari aurre egin beharko dio, ze bere bikote gaztea, berarekin empresa berean lan egiten duen euskara teknikaria, urrundu zaio betiko eta gure laguna sexu grina ezin  asetuta dabil noraezean . Ze Aldasoro jaunak bakardadea ez du sufritzen, guraso eta arreba hurrean ditu, baita bikote ohia eta alaba ere, herrian lagunekin gustura dabil, tabernan orduak ematen duela. Baina batez be sexu grinak  bideratzen du bere  bizia.  Gainontzekook kontrolpean izaten ahalengintzen garena begistan jarri eta berezko dogun ezinegonak plazaratzen dira orrialdeetan zehar. Erakusten den  ikuspuntu mingarria izan liteke, batez be gazteen janzkeraz, polar jantzi militanteen kontra behin eta berriz azaltzen da,  edo euskara talde interesen  helburu taktiko bihurtzearen salaketa  egiten du. Ezin  da ahaztu gure herrian politikoki korrektoa ez izatea pagatu egiten dela, baina ikuspuntu deslokalizatu hau koherentea da pertsonaiaren izaerarekin.  Euskal gizartean bizi ditugun  hainbeste dogmatismoren pisua arintzeko Aldasororen  iritzia kontuan izan behar da, heldutasuna ezin asumiturik dabiltzan herritar askoren ahotsaren islada delako.

Beraz, Ikuspuntu horretatik, diskonformidade, haserre eta ironia horietatik sortzen da errelitateari aurre egiteko modu pertsonala; beti ere ausarta,  inoiz amore emateko prest ez dagoena,  eta aldi berean hizkuntza erabilera aproposa. Benetan pozgarria da baturantza norbere barne ahoskeratik abiatzea, ze kontakizuna darabilen hizkuntzari esker indartzen da,  euskara hizkuntza bizia dala erakutsiz, egunero erabiltzen dugun komunikazio tresna  ezelako garbizaletasun konplexurik barik: Irantzun-erantzun, atzera ere irantzungailua, hizkuntza halako trebesiarekin manejatzea   benetan txalogarria da. 

Pertsonaiaren obsesioek besteekin dituen hartuemonetan eragina du, adibidez bere empresan behar egiten duen supergizonarekin halako relazio berezia du, ze  beti da nobia kenduko dion beldur;  azken batean etsaiak derrigorrez behar ditugu  bortxaz jokatzeko eta zuritzeko gure burua, horretan Aldasoro maisua da.

Beste alde batetik, protagonistask  errealitateari kritiko begiratzen  dio,  a zer nolako gozada izaten zen  laurogeiko hamarkadan zurito batzuk edatea Gasteizko alde zaharrean. Herrian gabonetan alabarekin, Irantzuren galera eta ondoren krisia esparru guztietan, ze Aldasorok ez du lana ere ziurtatua. Koperatibismoaz ere nahiko kritiko agertu arren, nabari da harrotasuna herrian denak ongi bizi direlako eta euren izaerarekin bat datorren proiektuak ongi izatean bizitzeko aukera eman dielako;  kritikoa da, baina onurak onartuta. Esan liteke familia nahiz lagun arteko harremana ezinbestekotzat jotzen direla liburuan, azken batean  gure egunerokotasuna besteekiko dugun harremanetan gorpuzten da, pertsonalki berezkotasuna modu naturalean inolako iminziorik barik,  lotsarik barik azaltzea gustatzen zaio Aldasorori: Luz herriko giroa, euskaldunez betea, espero baino askoz atseginagoa suertatu zitzaidan, bertan ez nituelako inondik inora antzeman munduaren aurrean euskaldun agertzeaz momentuoro harro nabarmentzen diren koadrila meta-euskaldun kantsagarriak




Beste aurkikuntza nabarmena zeharkako estiloa  zelan darabilen da, tarteka estilo zuzenarekin nahastuz: Modu diskretuan ari zitzaidan Koldo. Ohi ez bezala, ahotsa ia altxatu gabe. Ez da ergela eta Ondo daki autobusean behin joateagatik ezin duela bere burua nabarmendu autobusa egunero hartzen duten langile gutxi horien aurrean.

Bestalde, intimitatea modu natural baten azaltzeak, batez ere pekatutxoak,  pornografiara jotzea, behin eta berriro masturbatzea, adineko emakume batekin txortan egitea,  eredu izatetik at, gehiengoak ditugun gabezi pertsonalen berri ematera ausartzen da: Internet saioa etxean eta tabakoz. Esku batekin masturbatu eta bestearekin erre. Isuri aurretik, hiru zigarroOstean laugarrena. Paretaren zuritasunean galdu naiz.`Pertsonalki jausi hau importantea da, ze sarri literatura arketipo heroikoen eskaparate hutsa da, kontakizunak berezko balioez kanpo propaganda eredugarria derrigorrez eduki beharko balu bezala gehiengo batek onartzeko, hau da, politikoki korrektoa izan behar da: Emakume helduaren gorputz eroriak hainbat gune propio estaltzen ditu eta bertan izerdia pilatzen da, adibidez titi mardulen azpian. Nire eskuekin titiak behetik gora altxatzean izerdia askatu dut, zabal dadin egongelako espazioan.

Parrafoaren egituraketak ere harritu nau, ze garapen laburreko da, arina textua zizelkatzean, ahoskotasunean oinarritua, horrek ikuspuntuari, errealitatea interpretatzeari halako arintasuna emoten dio, beti ere alperriko diskurtso kaoitikoa alboratuz. Bakar hizketa ez da metatzen alperriko berba nekagarrietara, ze Aldasorok bizimoduri gogor eusten dio, ez dago nekatua, gogaitua, deprimitua, bere momentu txarrak izan arren saiatzen da bizitzari ahalik  eta onena ateratzen, hortik ironia, manipulazioa eta traziorako joera: Ez dadila guztiz larria izan, bakarrik lagunak erakusten duen seguritatea kolokan jartzeko beste. Horregatik diogu-eta inbidia lagunari, erakusten duen seguritateagatik.

Arintasun honek irudi poetiko bitxiak eta erakargarriak sortzen ditu: Olatzek kontu sekretuak xuxurlatzen dizkio Itsasori belarrira, a zein ongi kokaturik daramaten bien arteko antz apurra begitartean. Seguruenik unikornio  femeninoaren arrazakoak dira eta bakarrik daudenean adarra atera eta elkarri ferekatzen diote.

Liburuko orrialdeetan pentsamenduen uztarketak alegoría zentzua hartzen du pentsamenduak nortasunaren indarra nabarmenduz:

Ez, gizon arruntok lehenago hondoratu ginelako handinahiaren putzuan eta orain beste norbaitek eraman beharko ditu gure emakumeak portu onera. Nork egin dezake?

Emakumeen karabanak gidatzeko beharrezkoak izaten dira supergizonak.

Bestela eunukoak.

Azkenean protagonistaren inguruan sorturiko harremanen sareak interes konfliktoa bizi du, lantoki barruko lehiak berak irtenbide bat aurkitu behar du, egoerak ezin du luzaroko iraun. Narrazioan hildo desberdinak: lagun minarekiko harremana, sexu grinak jotako obsesio galgarria, eta ibilbide profesionalen inguruko lehia boterea eskuratzeko, ongi bideratzen dira. Aldasorok mehatxua erabiltzen du epe laburrean komeni zaiolako, baina eginikoak faktura pasatuko dio, ze arau guztiak apurtzen ditu  bere pasioa asetzeko.  Behin lortuta berdin zaio, ze denborak atzera ezin du egin, berriro aita izateko beranduegi da, horregatik autokarabana berri bat erosi beharrean zaharrak aparkatzen arituko da aurrerantzean.  Udarako Autokarabana eleberriaren irakurketa entretenigarri eta freskua da, zer gehiago eskatu leike liburu bati eguzki galdatan irakurtzeko?

Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en la

SABRÁS QUÉ HACER CONMIGO

SABRÁS QUÉ HACER CONMIGO Me sorprendió la película “Sabrás qué hacer conmigo”,  me pareció una lección de buen cine, pues sin grandes medios demuestran que se puede hacer una buena película, y sobre todo porque es un canto a la vida, de cómo hacer frente a las dificultades sin dejarse llevar por el dolor. Se narra la historia de amor entre un hombre y una mujer, y se reflexiona sobre el sentido de la existencia, ya que ambos personajes  están marcados por su relación con la muerte. Nicolás Nicolás le entra de una manera descarada a Isabel en el hospital  y  surge una mágica historia  de  amor  que les permite darse sosiego el uno al otro. Nicolás no queda fascinado de Isabel únicamente por su belleza, también  porque de una mirada sabe leer la verdad que esconden sus fotografías, el  secreto que  condiciona su vida, pues hay una complicidad entre ambos que les atrae y el azar afianza, como si estuviesen hechos el uno para el otro. Ella es más explosiva, necesi

LAS DIEZ MEJORES PELÍCULAS SOBRE SEXO, SEGÚN EL BFI (ENFILME)

http://enfilme.com/notas-del-dia/las-10-mejores-peliculas-sobre-sexo-segun-el-bfi El erotismo en la pantalla grande, su seductora representación en el cine, ha quedado plasmada en filmes softcore como  Emmanuelle  (1974) o hardcore como  Deep Throat  (1972). Más allá de los desnudos, o el sexo explícito, estas películas buscan explorar las pasiones humanas en su totalidad. Al momento de su estreno causaron polémica por el tratamiento integral de la sexualidad que desarrollan en sus tramas. Con el lanzamiento de  Nymphomaniac   Vol. 1 y 2 , en  BFI Player , el equipo del British Film Institute se dio a la tarea de seleccionar en un Top 10 las mejores películas sobre sexo. El ranking abarca cintas de la década de 1940 al 2000. Aunque pueda creerse que el exceso de exposición de desnudos y libido en el cine actual nos ha vuelto inmunes o insensibles a imágenes sexuales, la atención que los medios le dieron a  Nymphomaniac  demuestra que todavía hay algo que todavía falta por exp