Ir al contenido principal

BAZTAN





Aurrekoan emazteagaz Baztan pelikulea ikustera joan nintzan Vitoriako zinema batera, gogoz beteta ze bizi nazen ingurua bai fisikoki bai istorioen bidez pelikulean jasota ikusteak halako zirrara berezia sortu eustan. Ez nenbilen oker, behar egiten dodan institutotik hasi eta ezagutu nahi dodazan Baztango txoko izkutuak  be begien bistan azaldu jatazan eta.

Pelikulea orain dala lau urte egiten hasi ziran, ni bailarara ailegatu barik nengoala, eta errodatzen hasteko hainbat ikasleren bila joan ziran Lekaroz Institutora. Kastina arrakastatsua izan zan, dudarik barik, ze gero protagonista  ez profesionalen artean  institutoko neska-mutil bi eta Historia irakaslea aukeratuak izan ziren. Neska  gaztea Jone Lizarzaburu, nire ikaslea izan zan batxilergoko bigarren mailan, eta bapatean aktoresa lanetan hainbesteko profesionaltasunez ikusteak izugarri  poztu ninduan.

Elizondon  kanpotarra izanda be, Baztango hainbeste ezagun ikusteak emozionatu  ninduan, eta hori azaltzen ziran adineko gehienekin ez dodala inoiz harremanik izan. Esate baterako, argazkilari beharretan agertzen dan aitona pelikulea ikusi genduan astean bertan zendu zan. Bere familiakoentzat sekulako errekordu  ona izan behar da etxeko aita bere beharrean  hain tentu handiz ikustea herriko historia, jendea, izaera azken batean, fotografiaten. Zalantzarik barik pelikulean bailarakoen hartu-emona da historiaren ardatza, gaur eguneko errealitatetik abiatuz agoteen historia kontautea antzinakoaz gogoeta egin dagigun.

Pelikulea korala izanik, aspaldiko errealitateak gaurkotasuna berreskuratzen dau herritarrek  aktoreen laguntzaz hartzen daben protagonismoari esker. Denek aktore beharretan desdoblatzen dira gaurko izaera  interpretazinoaren bidez antzinean izan ahal zirenagaz lotuz, horrexegatik daukagu bi pertsonaia aktore bakarrean. Historia borobilduz pelikuleak gaur egungo bizimodua  eta antzinakoa lotzen dauz, hasieran adineko arotzak zurezko arkoia ibaian topauten  dau gero amaieran agote zaharraren arkoi berak pelikulea zarratzeko. Baztan ibaiako  uraren joan etorrian  azaltzen da barriro be arkoi zaharra, agoteen historia daroana, lamien batek azaleratuko ete eban? Batek daki, ze bailarako erreketan lamiak egon badira, pelikulean azaltzen dan lez.

Bi plano ditugu, batetik oraina, gaur egungo bizimodua erakusten deuskuna,  atobuz hilara luzea institutik irteten pelikulako planorik ederrenetarikoa da, eta antzinakoa, inkisidorearen bisitaz Bozateko auzokideen esklabutza krudela agerian lagaten dauana.  Gauak eguna dakar, eta hogeita lau orduka kontatzen doguz asteko egunak, motibo batek lotu lezake istoria eta halan gertatzen da arkagaz, eta ez dakit ze neurrian herri proiektu hau  erredenzio beharra dan. Bailarakoek naturaltasunez, alkarren arteko beharragaz, euren historiako pasarte ilunena antzezten dabe pelikulean, gaur egun beste egora bat bizi dala baztandarren artean  erakutsiz. Argi dago antzinako krudelkeriak mendeetan iraun dauala, pelikulan azaltzen dan eskultore agoteak horixe zalatzen dau, eurak umeak zirela eskolara  sartzean harrika hartzen ebezala, oraindik orbainak min emoten deutse agotei.  Beharbada arte lan honek munduari erakutsi nahi izan deutsa pelikulako arkoiak bere garaian azaldu ezin izan ebana: agoteek sufridutako krudelkeria, azken batean eginiko gaiztakeriak onartzeak ziurtatu lezake barriro ez dirala errepetiduko.

Arka zaharra, pelikulea lez memoriaren azalean doa  hondoratu barik, ahal dan neurrian kaltetuen akorduak bakea lor dagian, bitartean umeek ibaiko lamien kontuez lo hartzen dabe, lana sarritan apostu bihurtzen da eta aiton amonek herritar aktoreak  arropa dotorez jantzi eta erretrataten dabie. Eguneroko bizimodua aurrera doa,  eta bailarako magia baztandar bakoitzaren gogoan bizten da, gauean atariko argia bizten jakon lez ezezagunari, pelikula ikusleari,  ongi etorria emateko.


 

Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en...

LA TORRE DE SUSO

Después de pasar los últimos diez años en Argentina, el bueno de Cundo vuelve a su pueblo en la cuenca minera de Asturias para asistir al entierro de su mejor amigo, Suso. Al parecer, Cundo se fue del pueblo para iniciar una nueva vida, en su primera juventud vivió al límite (dicen que se metía de todo) hasta que un buen día se marchó. Atrás quedaron su familia, sus amigos y su tierra, en cambio, su mejor amigo, Suso, no  se  fue con él, se quedó verlas venir. Después de diez años uno ha muerto y el otro todavía no ha encontrado el sosiego necesario para rehacer su vida. La película La torre de Suso es tanto una historia de reencuentros, de dolor y espíritu de superación, un homenaje   a los amigos que se  quedaron  en el camino, como un grito de  solidaridad a aquellos que por su  situación  temen inicar una nueva vida. La historia emociona, está rodada para los que  nos fuimos  y  para los que se quedaron en el pu...

LO QUE HAY QUE VER SEGÚN EL PAÍS

Vida dura la de Los vengadores. De acuerdo, tienen súperpoderes. Pero no pueden descansar un rato sin que les salgan enemigos a cada vuelta de la esquina. En 2015 los héroes de Marvel tendrán que enfrentarse en la gran pantalla al terrible Ultron, en la esperadísima secuela de Los vengadores. Pero, en la batalla por la taquilla, Capitán América y compañía combatirán contra el regreso de titanes y pesos pesados. Ante todo, vuelven los Jedi, a nueve años de su última aparición. Habrá que esperar hasta diciembre para Star Wars: El despertar de la Fuerza, séptima entrega de la saga galáctica, de J.J. Abrams, con el reparto original, el Halcón Milenario y estrellas como Andy Serkis o Lupita Nyong'o. En otro año hollywoodiense de más secuelas y adaptaciones que nuevas ocurrencias Colin Trevorrow dirige el regreso, en junio, al Parque Jurásico. A dos décadas del filme original, Jurassic World es el sueño cumplido de John Hammond. Hasta que algo se tuerza y aparezcan nuevos...