Ir al contenido principal

BENJAMIN BUTTON ALA REVOLUTIONARY ROAD?





































Mundua ikusteko erak definitzen gaitu, bakoitzak azaltzen dau errealitatea ahal dauan lez, baina zein da hain  pertzepzio desberdinen arrazoia? Harrigarria da Benjamin Button eta Revolutionary Road lako bi pelikula hain desberdinak topatzea, batez be  bikoteen arteko hartu-emonen inguruko gogoeta dala eta bata bestearen atzetik ikusten badozuz. Ez neuke jakingo bien artean zein aukeratu aurreiritzi jakin bati segidu barik, ze beti izaten da ereduren bat buruan.


Benjamin Buttonen kasu berezia, erreaslimo fantastikora hurreratzen dan pelikulea dogu, istoria ezinezkoa da ulertzea  metafora lako figura literarioren bat kontuan izan barik.  Lehen Mundu Gerran seme bat galdu ondoren, erlojugile batek atzerantza dabilen erloju bat  egiten dau tren geltoki ospetsu bateko inagurazio ekitaldirako. Modu horretan denborak atzera egin ahal dau, eta aberriaren alde euren bizia emon  eben estatubatuarrak birjaio ahal dira, pelikula honetan  denborak futbol partidutako mobiolak legetxe atzera egiten dau erlojugile honi esker.  Erlojuaren alderantzizko ibilbideagatik, Benjamin Button zahar baten gorputzagaz jaio zan (erreumaz mindua eta zimurrez josia) denbora pasau ahala gazteago bihurtzeko.  Behinik behin haurtzaroan bere bizitzako amodio ezagutu eban:  bere urte berberak eukazan neskatxa polit  bat. Zoritxarrez mutikoa gaztetzen doan neurrian neska zahartzen doa, halan da be  bien arteko amodio da pelikulearen  ardatza. Natura kontra badabe be,  Benjamin  bizitza normalera moldatzeko ahaleginetan existentziaren magiaz jabetzen da: konturatzen da zoriona gure barruan dagoala,  bizitza ulertu behar dala desberdin egiten gaituen berezitasunak onartuz, bere ustez ezintasunak nahiz ezaugarri apartenak onartu beharreko doaiak dira zoriontsu izateko.


Revolutionary Roaden, ostera, emakumearen atsekabea dala eta krisian sartuta dagoan bikote ezkondu baten barri izango dogu, bien arteko hartu-emona emazteak daukan porrot sentimenduaren eraginez desegiten doa. Gizona ez da emakume batek bilatu nahiko leukeen eredua, baina lortu daben bizi mailaz baliatuz  oreka bilatu nahian dabil; halan da be, emakumea ez da umetxo bi dituen etxeko andre baten  bizitzara moldatzen:  animoz lur  jota dago,  ze gizonaren menpe  bizitzea jasanezina  egiten jako.  Pelikulea alkar ezagutzen dabenean hasten da,  gero  emakumeak aktoresa izateko ametsa albo batean laga behar dau eskenatokian izandako porrotagatik; behin ezkonduta, eta bi semeakaz,  bien arteko bizitzaren barri  dogu: gizona entrepresa handi bateko saltzaile beharretan dabilen artean, emaztea etxekoaz arduratzen da.


Revolutionardy Roaden emakumeak nabari dau bere bizitza aurrera doala eukazan asmoak bete barik: bidaiak egin, berezko senaren arabera bizi…  etxeko andre lez ez eban amaitu nahi,  horregatik bere egoerak jasan ezin dauan egonezina sortzen deutso, atsekabetuta bizi da. Pelikula honek  aktoreen lana dau oinarri, esan geinke zimemara eroandako  antzezlana dala. Modu latzean, itxaropenari  zirrikitu txikiena be ireki barik, giza harremanetara egiten ez direnek izan leikien egoera latzenaren aurrean gagoz. Besteen aurrean  itxuraz ondo baino hobeto agertu arren, behar  guztiak asetuta badau be, ezinezkoa egiten jako ustezko zorion  zirraraz gozatzea, pelikuleak atsekabea baino ez dau, esperantza txikienari lekurik laga barik.


Pelikula biek erakusten deuskue bizitza ulertzeko bi modu desberdin: bata irudimenatik abiatzen da, eta bestea ezkortasun sakonenetik.  Benjamin Battonen gainditu ezina dan oztoporen bategaz aurrez-aurre bilatzean, sufrimenduan jausi beharrean egoera onartzea ezinbestekoa da: haurra zala Benjaminek gaixotasuna, bakardadea, zahartzaroa bereak izan ebazan, pelikula honetan gizakiak ez dauka eredurik, irauteak ematen deutso zentzua bizitzari; besterik ezean zoriontauna ailegatuko da, sekretua zain egoten jakitea da. Sufrimendurik sakonenean, ilunabarrean loreek daben usainaz disfrutauten eban Benjaminek; eta bardin, edertasun eredua izanik osasunez gainezka egoala, larrutan egiten ebanean ilunabarrero Floridako hondartza zurietan. Danak du bere neurria,  moldatu behar gara momentuan momentukoari  eta bizi irautearen milagroaz disfrutau. Revolutionari Roaden itxuraz bikotea zoriontsua da,  estutasunik barik bizi dira etxe eder batean, baina egunerokotasunari ezin aurre eginda dabilz, errealitatea ez dator bat euren ametsekin. Eguneroko jardunak ito egiten dauz nahiak gero eta aparteago ikusten dabez eta,  azkenean ezinegonak elkarrenganako jasan ezinak bihurtuko dauz. Aldatzeko aukerak epe luzera  gauzatu ahal izan arren, bizitza karga astunegia bihurtzen da emaztearentzat: beretzat  zoriontsu izateak  ez dauka lotura zuzenik egoera ekonomiko on bat izateagaz, ezta semeek emon ahal deutsen zorionagaz be.  Bere senarrak  itxurakerietako bakarrik behar dauala buruan sarturik dauka, ziur dago ez daula maite, ze ez dau  inola be ulertzen.  Argi dago pelikula honek salatzen dauala kontsumoan murgildua dagoen gizartea, zoriontsu izatea erosi ahal dala pentsatzera eroan gaituen gizartea.


Bi pelikulak errealitatea ulertzeko bi modu guztiz desberdin islatzen dabe , ezintasunarena eta  magia ahalguztidunarena. Bata bestearengandik urrunduak dagozan neurrian kontrako zentzu nabarmena dutela dirudi,  baina ezin dogu ahaztu batak bestea behar dauala, azken batean txanpon beraren bi aurpegiak dirala, ze gizakiak gizarteratzerakoan  bi  joera  horiek izaten ditu:  onartua izateko joera  eta aldaketarena, zein da bidea?

Comentarios

Entradas populares de este blog

DIEZ PELÍCULAS ERÓTICAS FRANCESAS

Francia no sólo ha sido la cuna de movimientos políticos revolucionarios, sino también de una forma de entender el mundo a partir de la proyección de imágenes. El séptimo arte ha sido moldeado por las cosmovisiones, vanguardias y propuestas del país galo, desde Mélliès y Renoir, hasta Truffaut y Godard. El cine, como aspecto intrínseco del ser humano, no ha estado exento de la presencia del sexo, el placer y el erotismo, puesto que decenas de cineastas los han empleado como punto de cohesión en sus historias. Alejadas de aspectos pornográficos que inundan Internet hoy en día, el cine erótico francés transmite la sensualidad, la exploración de la sexualidad y las fantasías del placer a través de un acertado lenguaje cinematográfico. Con la maestría de grandes directores, una narrativa inmersiva y la exaltación del complejo voyeurista que todos llevamos dentro, el cine galo ha regalo grandes joyas eróticas a la humanidad. Algunas de ellas han pasado a la historia como parteaguas en...

LA TORRE DE SUSO

Después de pasar los últimos diez años en Argentina, el bueno de Cundo vuelve a su pueblo en la cuenca minera de Asturias para asistir al entierro de su mejor amigo, Suso. Al parecer, Cundo se fue del pueblo para iniciar una nueva vida, en su primera juventud vivió al límite (dicen que se metía de todo) hasta que un buen día se marchó. Atrás quedaron su familia, sus amigos y su tierra, en cambio, su mejor amigo, Suso, no  se  fue con él, se quedó verlas venir. Después de diez años uno ha muerto y el otro todavía no ha encontrado el sosiego necesario para rehacer su vida. La película La torre de Suso es tanto una historia de reencuentros, de dolor y espíritu de superación, un homenaje   a los amigos que se  quedaron  en el camino, como un grito de  solidaridad a aquellos que por su  situación  temen inicar una nueva vida. La historia emociona, está rodada para los que  nos fuimos  y  para los que se quedaron en el pu...

COMANCHERIA

COMANCHERIA La película Comancheria abre la puerta a un nuevo western, me atrevería a calificarla como real, dura, y fiel a un modo de entender la vida. A lo largo de la película vemos a los protagonistas defendiendo orgullosos  sus propios valores de supervivencia, el film  es sobre todo una crítica al sistema bancario estadounidense que impide una vida mínimamente digna al cowboy tejano. Además, como la versión que vi estaba doblada en castellano latino, similar al chicano,  disfruté con un matiz más verosímil de un entorno que me es ajeno.  La historia se centra en dos hermanos, uno de ellos con un largo historial delictivo, que deciden atracar pequeños bancos rurales para  salir de la penuria en la que viven e iniciar una nueva vida.  Ambos se encuentran en una situación límite tanto personal como financieramente y deciden  romper con la legalidad que les arrastra a la miseria. Se nos ofrece un retrato rural y humilde de Estad...