Sarri hutsunen arrazoia ez dogu jakiten, zergaitiak azaltzea ez da beti erreza izaten eta. Denbora eza, beharragaz gainezka ibiltea... beti ikustekotan baina gaur arte "Un poco de txokolate" pelikulea ikusi barik neukan. Kontu bera pasau jatan "S.P.rako Tranbiagaz", irakurteko aukerarik ez izatea baino, gaiak berak ez ninduan erakarri, alzheimerra gertutik ezagututa, ez da izaten gogo gehiegirik gaixotasunera bueltauteko, ama gaixo jarri aurretiko akordua nahi dot mantendu, ze gaixo egoala ezin neban beragaz berba egin. Konbertsazino normalena ezin neban izan, ez ninduan ezagutzen eta, ondinoko ez dot superau bizitakoa. Horregatik ez dot inoiz alzheimerra gaia izan dauan pelikularik ikusi, ez libururik irakurri, gauza bera pasau jatan "El hijo de la novia" pelikula argentinagarraz.
Halan da be, gaur ikusi dot "Un poco de chocolate" pelikulea eta izugarri gustau jata, Aitzolegaz amistade handirik ez neban, herrikoak izanda alkar ezagutzen genduan, baina besterik ez. Vitorian bizi zanez, bere emaztea be ezaguna neban, herrikoak izateak hurreratu gintuen eta hirian topo egiten genuen guztietan agurtzen ginan.
Bere heriotzaren barri izan nebanean danon lez harritu eta saminduta geratu nintzan, gizon atsegina begitantu jatan eta. Gaur egindako pelikulea ikusita iritsi bera indartu jat, ze sentiberatasunez egindako pelikuleak, errealitatea interpretauteko eukan era pertsonalak, bere izaera onaren berri emon deust.
"Un poco de chocolate" Unai Elorriagaren S.Prako tranbian" oinarritutako pelikulea da, hirugarren adineko gizon batek bizitzari zelan agur esaten deutson ikusi ahal dogu. Shisha Pangma gora, Getxoko San Nikolas elizako ezkilaretan gora gailurra ikutzeko, dramatismo guztia bere lepoan hartu eta istoriaren euskarri tinkoa dala, Hector Alteriok izugarrizko beharra egin dau. Pelikulean batez be detaileen indarrak erakarri nau, gestuen eta gorputzaren lenguaiaren bidez erritmoak berben lekua sarritan hartzen dauala ikusteak, pertsonaien arteko konplizitateak pelikuleari sakontasun handiagoa emon deutsolakoan nago.
Heriotza karenka ikusi arte ez da izaten benetan bizitzaren berri, horregatik Aitzolek pelikula hau egiteak bizipoza ziurtatzen daben gauza txikiei helduz, bere izaeraz eta errealitatea ulertzeko eukan eraz asko esaten dau. Sekula ez neban beragaz gai honen inguruan berba egin, baina bai esango neutsala alzheimer gaixotasuna izan dabenen duintasuna gorde eta zaindu dauala, eta etxean bizi izan dogunok bihotzez eskertu nahi deutsagula.
Lukasek Rosa bere emaztea tranbia igotzen ekusi nahi eban goizero, aspaldiko irudi laztan honek bere samina leuntzen laguntzen eutsan eta. Nire amak hilda ebazan guraso eta anai-arrebeekin berbetan, eurekin barrez eta diskutiduten pasauten eban egun osoa, gu ezagutu be ez ginduzala egiten, baina geugaz egoan. Pelikuean Aitzolek jakin dau guzti hau jasotzen, eta heriotzara bere burua prestatzen dabilen aiton baten berri emoten. Markos pelikulan bere bidearen bila dabilen gazte jatorra da, bera be Lukasen egoeraz jabetuta laguntzeko prest dago, baina aldi berean konturatu da Lukasek jasotakoa baino gehiago emon deutsala: bizitzan benetan garratzitsua zer dan erakutsi eta bizipozari eusten erakutsi deutso. Pelikulea ikustean Markosek sentidutakoa nik neuk be jaso dot, eta ziurrenik ikusle gehienok Aitzoli esker artearen eragin nobleena jaso dogu: alkartasunean bizitzeko bizipoza.
Shisha Pagna, Txindoki behar bada askorentzat, eternitatearen sinbolo bihurtuta, azken bidaia egiterakoan hor egongo da gure gogoan, piramide bat lez betiko jasoko gaituen hilobia. Bizitza lagatea zaila da, gogorra eta gaixotasunean norabidea galduta azken hatsa bota ebenen dignitateaz pelikula hain sentibera egitea eskertzekoa, aurrerantzean be gugan izango zara Aitzol zeuk be geu laga gaituzten gurasoak kontuan izan zenduezan lez. Eskerrik asko.
Comentarios
Publicar un comentario