2011-07-15 Atzo arratsaldean Gasteiz Printzipal antzokian Alfredo Rodriguez Hirukotea ikusteko aukera izan neban, eta esan neike aspaldian ikusi dodan kontzerturik onena izan zala. Ni ez naz jazz musikean aditua, gustatzen jata eta sarritan entzuten dodaz garai eta instrumentu desberdindun jazz taldeak, horregatik aurreko batean autoan Ondategitik Gasteizera nihoala irratian entzun nebanean Alfredo Rodriguez Hirukotearen musikea ezin ebela jarri, ze oraindik diskarik ez ebela merkatuan, baina Quincy Jonesek pertsonalki Añuari gomendatu eutsola musikari hau festibalerako, esan neban neure golkorako besterik ez baneban hirukotea entzutera joango nintzala. Quincy Jones konpositore eta tronpeta jole ospetsua izan da jazz munduan, gerora ekoizle lanetan a
Crítica personal peliculada