Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2013

GONBIDATUAK EZ GONBIDATUA

Gai-jartzaileak jarri badu gonbidatuak eta ez gonbidatua zerbaitegatik izango da. Ez naz bertsozale amorrotua, baina bertsoek emozinaten nabe, bapatean botatako bertso eder bat izan liteke konpartitu ahal dan momenturik politenetakoa, ze entzuten dauanak zuzenean bizitzen dau lagunak doinuz eta berbaz  azaldu nahi dauana. Urtean zehar ez dot ikusten “Hitzetik Hortzera” telebista saioa, eta sarri , munduko errespetu osoz,  euskal kultura bertsoetara mugatzen dan sentsazionak itoten nau. Halan da be, neure utzikeria onartuta, bertsolariak eta bertso mundua neure kulturaren parte bat dala sentiduten dot eta mirezmenez onartzen dot jende asko sekulako beharra egiten dabilela bertso eskolekin eta bertso mundua sendotze lanetan. Emozionaten naben bertsoetatik aparte, euskaren erabilera dala eta, bertsolaritza ezinbesteko erreferentzia da niretzat. Bizkaiko bertsolaritzak  bizkaiera jantziaren errekuperazioan egiten dabilen beharra etorkizunean bakarrik neurtu ahal iz