Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2011

BENJAMIN BUTTON ALA REVOLUTIONARY ROAD?

Mundua ikusteko erak definitzen gaitu, bakoitzak azaltzen dau errealitatea ahal dauan lez, baina zein da hain  pertzepzio desberdinen arrazoia? Harrigarria da Benjamin Button eta Revolutionary Road lako bi pelikula hain desberdinak topatzea, batez be  bikoteen arteko hartu-emonen inguruko gogoeta dala eta bata bestearen atzetik ikusten badozuz. Ez neuke jakingo bien artean zein aukeratu aurreiritzi jakin bati segidu barik, ze beti izaten da ereduren bat buruan. Benjamin Buttonen kasu berezia, erreaslimo fantastikora hurreratzen dan pelikulea dogu, istoria ezinezkoa da ulertzea  metafora lako figura literarioren bat kontuan izan barik.  Lehen Mundu Gerran seme bat galdu ondoren, erlojugile batek atzerantza dabilen erloju bat  egiten dau tren geltoki ospetsu bateko inagurazio ekitaldirako. Modu horretan denborak atzera egin ahal dau, eta aberriaren alde euren bizia emon  eben estatubatuarrak birjaio ahal dira, pelikula honetan  denborak futbol p